"Kurdistan, la guerra de las chicas" filma ikusgai jarriko dute Newroz euskal kurduen elkarteak eta Ezkerraberri fundazioak Juan Sorini egingo dioten omentaldian. Filmaren emanaldian Mylene Souloy ere egongo da. Juan Sorin Newroz elkartean arima zen eta duela urtebete inguru hil egin zen. Euskal Herria eta kurduen arteko elkarlana eta elkartasuna bultzatu zuen.

Omenaldia Santutxuko Udaltegian izango da, Bilbo, datorren martxoaren 23an arratsaldeko 19:00 etan. 

 

"Bigarren mailako errefuxiatuak. Hemen ahanztura bizi den tokian" izeneko argazki erakusketa Zarautzen zabalduko da datorren astelehenean, maiatzak 22. Erakusketa hau aurretik Iruñean egon da eta ondoren Tolosan orain Zarautzera heltzeko. Antonio Ruizen argazkiak osatzen dute erakusketa hau eta Zarautzeko Euskalduna Tabernan egongo da ikusgai ekainaren 11rarte.

El bar Euskalduna de Zarautz acogerá la exposición "Refugiados de segunda. Aquí donde habita el olvido" desde el 22 de mayo hasta el próximo día 11 de junio. La exposición, integrada por fotografías de Antonio Ruiz, ha estado previamente en Iruñea y en Tolosa. 

Alfredo Remirez (@erreharria) txiolariak eta Beñat Zarrabeitia(@Bzarrabeitia) kazetariak sare sozialak eta adierazpen askatasuna aztertuko dituzte Iruñean Ezkerraberri fundazioak antolatu duen hitzaldian. Asier Iturriagaetxebarria Aralarkide eta EH Bildukideak arituko da moderatzaile lanetan.

Alfredo Remirez @erreharria izenarekin ezaguna de twitterren oso zorrotz ari da boteretsuen kontra eta ironia ere jorratzen du. Jokabide horrek epaitegietara eraman du eta zigortua izan da. Beñat Etxebarria Bilboko Hamaiaka Telebistako zuzendaria da eta sare sozialetan oso aritua da. 

Muturreko eskuinaren fenomenoa aztertzeko hitzaldia antolatu dugu Ezkerraberri fundazioan "Muturreko eskuina, Europako fenomenoa" izenburupean. Hitzaldia Helena Castellák eskainiko du, maiatzaren 9an, Europaren egunean, alegia, Donostiako Koldo Mitxelena kulturgunean. Agustin Unzurrunzagak egingo ditu moderatzaile lanak. 

Helena Castella politologoa da eta Europako Parlamentuko ERCko parlamentarien aholkularia. Urtearen hasieran L'extrema dreta, un fenomen europeu izeneko liburua publikatu zuen eta bertan Europako eskuin muturrak XXI. mendean agertzen dituen ezaugarriak aztertzen ditu. Halaber, konparaketa egiten du gaurko eta 1920-30 hamarkadetako eskuin muturraren artean.

Errefuxiatuak dira ale honen ardatza baina Iparraldeko elkargoa, sindikalgintza eta euskal espazio komunikatiboa ere jorratzen ditugu. 

Hemen duzue Ezkerraberriren 39 alea, oraingoan kirolaren inguruan. 

Hemen ikusi dezakezue liburuxka interesgarri hau. Ezkerraberrik antolatutako jardunaldien laburpena duzue hau. Europako adituek aritu ziren migrazioek eta hizkunt gutxituak dituzten herrien arteko harremanen inguruan, hori baita gutariko askorentzat etorkizun hurbileko erronka. 

Ezkerraberriko aldizkariaren ale honetan migrazioa eta euskalduntzea jorratzen dira, aurretik dugun erronka, alegia. 

Gure aldizkariaren azken aleak ekialde hurbileko arazoak hartzen ditu aztergai, baita Euskal Herriaren etorkizuna, Hegoaldeko Tirolaren egoera eta Migratzaileek eta hizkuntza minorizatuen egoera.